domingo, 17 de octubre de 2010

Mareak aztertzerakoan, igerilekuaren hormen neurriak mareei lotuta zioazela ohartu nintzen. Itsasaldeko hormak, itsasgora txikienaren kota izan behar du gehienez, hau da, kota geografikoan 1,73m. Umeen igerilekua egiteko berriz, zerbait babestuagoa nahi nuen eta horregatik itsasgora maximoaren neurrira beste horma bat egin dut. Umeen igerilekura helduenetik sartuko zen ura, eta ur maila gehiegi ez igotzeko, "konpuerta" moduko zerbaitekin itxi ahal izango da uraren paso hau.
erretatue
Ezkerreko eraikinean taberna jatetxea egongo da.  Eta eskubikoan aldagelak, komunak, dutxa, sauna, herizaindegia eta biltegia.
                                                        Goiko oina

Igerilekuetara sarrera goiko oinetik egingo da, gainontzeko herriaren kota berdinean egongo dena. Bertan estali gabeko terraza kokatuko da, eta igerilekuak beheragoko kotan egongo direnez, sorosleen postua bertan egongo da, altuerarekin hobeto zaintzeko. Goiko terraza honetatik helduen igerilekura sar gaitezke.

Terraza honek azpian sortzen duen espazioan terraza estalia kokatuko da. Bertan igerileku txikirako sargunea egongo da. Beheko oineko eraikinean biltegia, instalakuntzak, aldagelak eta kumunak egongo dira.

                                                           Beheko oina

 Umeen igerilekuan ura beti maila antzekoan mantenduko denez, eta helduenean ez, altuera aldaketa hori aprobetxatu da eraikinaren oin desberdinak egiteko.
Beheko terraza estalira argia sartzeko 3 bide daude: umeen igerilekutik, eskaileretatik, eta goiko terraza estali gabean kokatuko diren luzernarioetatik.

Jatetxe earikinak itsaso zabalera ikuspegi bikainak izango ditu. Horretarako beirategi handiaz baliatzea pentsatu dut. Eraikina mendiko maldari egokituta, goitik izango du sarrera, eta estalkia erabilgarria izango da, adibidez, terraza moduan. Jatetxea itsasoaren mailatik apur bat igota egongo da. Eraikinaren aurrekaldea dagoen moduan utziko da, bertara jaisteko aukera emango duten eskailera batzuekin. Horrela jatetxetik daukagun ikuspegia natura bizia da, birjina.